XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gabarroi: (86. or.)

Belarik eta makinarik erabiltzen ez duen itsasuntzi zabalkotea.

Gehien bat, garraiorako erabiltzen zen ibaietan.

Gabarrak baino handiagoa zen.

Gabizain: (68. or.)

Gabian dagoen marinela.

Gabia itsasuntzietako masta nagusiaren goialdean zegoen lekua zen, otzara edo otarre modukoa.

Gabian beti egoten zen marinel bat, handik itsasoa ezin hobeto ikusten baitzen.

Galera: (28. or.)

Portuondotarren garaian eta aurreko nahiz hurrengo mendeetan ere bai, batez ere Mediterraneo aldean, erabiltzen zen itsasuntzia, bela eta arraunen eraginez higiarazten zena.

Gehienetan zigortuak edota esklabuak egoten ziren arraunlari.

Gaubeilan: (50. or.)

Zerbait begiratu edo zaintzeagatik gaua lo egin gabe eman.

Adibidez, baten bat hiltzen zenean, etxekoek gaubeilan egiten zuten, gorpuari lurperatu aurreko gauan laguntzeko.

Gauzain: (28. or.)

Gauez zaintzen duena, gaueko zaindaria.

Gila: (83. or.)

Itsasuntziaren osagarri garrantzitsuena da.

Untziaren azpian brankatik txoparaino atzeko muturreraino luzatzen den pieza da, zurezko itsasuntzietan zurezkoa eta burdinazkoetan burdinazkoa.

Gilari esker, itsasuntziek norabidea zuzentzen dute lemaren bidez.

Gin: (102. or.)

Ginebra edariaren ingelesezko izena.

Alkoholdun edari zuria, berrogei-berrogeita hamar graduren artekoa.